Ximun Bergouignanen potreta

« Botila zahar batean, arno ona bada. Baina bada ere iraganeko zerbait, hor lo dagoena. Botilaren buxona kentzen delarik, eguzki izpi bat berpizten da eta, horrekin batean, emozio pixka bat ere bada. » Léon Abric


Ene aitatxi, Alexandre Bergouignan, Irulegiko Sotoaren kide sortzaileetarik izan zen, 1952an. Ene aitak, Michel Bergouignanek, etxaldea berriz hartu zuen eta hogoi bat urtez Irulegiko jatorri deituraren sindikataren lehendakaria eta Irulegiko Sotoaren lehendakari/zuzendaria izan da.

Horrek guziak aitzinetik destinatzen ninduen familiaren etxaldearen segidaren hartzerat, bainan ez nuen batere hori gogoan, justu alderantziz.

Bertze norabide bat hartu nahi nuen, mahastiko lanetik urrunduz, arnoaren merkaturatzen ikasteko. Arnoaren merkaturatze alorreko lizentzia bat egin dut, aldizka Bordeleko eskualdeko arno saltzaile baten enpresan. Bainan eskasia tekniko batzuen aitzinean, konprenitu dut arno egiten ikasi behar nuela. Trebetasun horren ikastea kausitu dut, Frantzian eta atzerrian: Madiran eskualdean, Bordeleko eskualdean, Italian, Txilen, Zeelanda Berrian eta bi aldiz Australian.

Azkenean, orain 27 urte baditudala, eta sekulan baino zaletasun haundiagoarekin, deliberatu dut aitzineko belaunaldiek egin lanaren segidaren hartzea. Denbora osoz ari diren lau langile kudeatzen ditut eta arnogintzaren norabideak erabakitzen ditut bi etxaldetako mahastiendako, orotarat 26 hektareako mahastietan.

Orain, proiektu berri batek pizten nau: 6 hektareako mahastiak Irulegi xuri biologikoan lantzea. Desafio haundia da, jakinez gaur egun Sotoak 15 hektarea Irulegi xuri baizik ez dituela eta, gehiago dena, bakarrik 1,5 hektarea laborantza biologikoan!

Mahastiko aitzinamenduetan inplikaturik, Irulegiko jatorri deituraren administrazio kontseiluko kide niz eta Irulegiko Sotoko lantalde desberdinetan aktiboki parte hartzen dut (merkataritza, inbestizamendu eta arnogintza alorretan).

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.