Xavier Martin-en potreta

«Laugarren belaunaldikoa izanik, mahastiak eta arnoa, barnean sortua naiz…»


XIX. mendearen hondarrean, ene birraitatxiak Irulegiko kaperaren inguruko lurrak erosi zituen. Lanbidez notarioa izanki, langile talde bat hartu zuen bere laguntzeko.

Aitatxik segida hartu zuen, notario bulegoan eta mahastietan. Denbora hartan, Euskal Herrian, mahastizainek beren arnoa euskal kostaldeko tratularieri saltzen zeeten. Orduan, aitatxi lehena izan zen bere arnoa botiletan ezartzen eta etiketan «Irulegi» idazten!

Aita ere familiako negozio hortan ari izan zen. Irulegiko Sotoko lehendakariorde izan zen. Bainan, ez baitzuen langilerik malda horietan lan egiteko eta ez baitziren mekanizatzen ahal, deliberatu zuen, gogoz kontra, mahasti gehienak errotik kentzea.

Etxaldearen hartzeko ene aldia jin zelarik, 1983an, Irulegiko Sotoko sortzailetarik zen Alexandre Bergouignan-ek sustaturik, deliberatu nuen ene arbasoen mahastien berriz landatzea. Orduan, 4,70 ha mahasti landatu nuen. Erran behar da, hala ere, orduko diru laguntzak oraingoak baino nasaiagoak zirela!

Abenturazalea niz, eta ene arnoaren egiteko gogoa nuen. Bainan 1987an, ahal tekniko eta diru eskasengatik, Irulegiko Sotoan sartu nintzen.

20 urtez, Administrazio Kontseiluko, mahats biltze batzordeko eta inbestizamendu batzordeko kide izan niz. Horri esker, arnoaren kalitatearen hobetzen lan egin dut, eta mahastiek eta Irulegiko Sotoak egin dituzten aitzinamendu haundiak segitu ditut!

1998az geroz, ez dut gehiago ene mahastietan pestizidarik botatzen eta tratatzeko produktu gutiago baliatzen dut. Beraz, molde naturalean, 2008an, deliberatu dut laborantza biologikoan aritzea. 2011n, ene mahastiek agiria erdietsi dute eta orduan lekukoa utzi dakot Olivier ene semeari... Eta bosgarren belaunaldia bere bidean doa...!

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.