Txomin Arreguyren potreta

«Laster joan nahi baldin baduzu, zoaz bakarrik, baina urrun joan nahi baldin baduzu, goazen elkarrekin.» Afrikako erran zaharra


Mahastizain gisa plantatua naiz, 2013az geroz. 5 hektarea baino gutixeago lantzen ditut, mahats beltzekin: bordeles beltza, axeria eta axeri haundia. Ene mahasti guziak Baigorrin eta Irulegin dira.

Preseski, ene mahatsetarik batzuk Argi eta Mignaberry gorrietan eta Gorri, Mignaberry eta Omenaldi beltzetan atxemanen dituzu.

Mahasti horiek aitaren eta aitatxiren eskutik ukan ditut, haiek ere mahastizainak baitziren.

Aitatxik kooperatibaren hastapena ezagutu du. 50eko hamarkadan, jada, bere mozkinak kooperatibaren esku uzten zituen.

Ene lursailen berezitasuna? 150 urte baino gehiago dituzten mahastiak baditut: 20 area. Beren adinarengatik, orain, zinez ikusgarriak eta interesgarriak dira: zango lodiak eta arrunt makurrak dituzte... Olerki bat bezain ederrak. Txertakarik gabekoak dira. Teknika hori ez da usu ikusten: mahatsondoak txertakarik gabe landatuak dira.

200 ardi ere baditut. Haien esnea hemengo kooperatiba bati saltzen dakot.

Ene aita oraino biziki presente da eta laguntzen nau, bai mahastietan, bai ardiekin.

Mahastizaintzan ari izan nahi dut, beti. Ikasketak horretarako egin ditut. Mahastizaintza-Enologia BTSa pasatu dut, plantatu baino lehen.

Biziki engaiatua niz kooperatibaren barnean. Lan batzorde bat baino gehiagotan parte hartzen dut: mahastizaintzaz, arno egiteaz eta inbestizamenduez.

Gainerat, administrazio kontseiluko bulegoko partaidea niz. Hunek mahastizain batzuk, lehendakaria eta zuzendaritza biltzen ditu. Talde hortan, Sotoari egun guziz aitzinatzeko eta geroko proiektuen eramateko ahala ematen dazkoten erabakiak hartzen ditugu.

Kontseilu hortan sartzeak Irulegiko Sotoa bertze gisa batez ikustea ahalbidetu daut. Egitura horren bihotzean izanez, ohartu niz arrunt lan kolektiboa dela. Guk dugu kudeatzen, mahastizainek. Guk dugu deliberatzen eta gure geroa gure esku da. Orain, kontuan hartu beharreko baldintza guziez eta pentsatu beharreko alderdi guziez ohartzen niz.

Erabakiak taldean hartzen dira, eta horrek gitu aitzinarazten. 

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.