Ramuntxo Cherberoren potreta

«Maite duzun lan bat hauta ezazu eta zure bizi guzian ez duzu gehiago lanean ari izan beharko.» Konfuzio

 

Belaunaldiz belaunaldi, ene familiak ardi esnedunak hazi ditu, beti.

Beraz, aitak bere etxaldea transmititu zautan, 13 hektarea pentze eta ehun bat ardi esnedun, Baigorri ene sorterrian. Bainan, egiaren erraiteko, gazte-gazterik, ardi jeztea hastio nuen. Ene buruari hitz emana nakon egun batez ardirik jetzi gabe bizitzerat helduko nintzela.

1995ean, ene bizian bihurgune bat izan zen. Ohartu nintzen mahastizaintza ardi hazkuntza baino errentarriagoa zela. Orduan, ardi esnedunen uzteko arriskua hartu nuen eta, lagun batzuekin elkartuz, Laborantzako Lur Elkargo (GFA) baten inguruan, Irulegin mahastia landatzeko eta Irulegiko Sotoan sartzeko.

Zinezko desafioa zen! Bainan, biziki fite, zaletasun haundia sortu zaut.

Ildo hortan, 5 urte berantago, 2000n, ene mahasti eremua haunditu nuen. Gaur egun, 54 urte baditut eta bakarrik ari niz, mahats beltzez landatu 3 hektarea baino gutixeago ustiatuz: bordeles beltza, axeria eta axeri haundia. Aldi berean, nahiz eta ardi esnedunen hazkuntza utzi dudan, 160 ardi hazten ditut, bainan haragitako, orain.

AOC sormarkan arno zuria falta dela ikusirik, hektarea bat mahats zuri landatzea pentsatzen dut.

Ene semeak 11 urte ditu, orain. Artetan ene laguntzea zinez gustatzen zako eta segidaren hartzea aipatzen du, jada...

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.