Pierre Laxagueren potreta

«Geroa, jaunak, gure aroko fedea da, iraganaren sua, orainaren izarra.» Jean-Jacques Ampère

 

Badu kasik 40 urte Irulegiko Sotoko kidea nizala. Gure etxean, mahastia familia afera da. Ene arbasoek kooperatiba hunen proiektuan sinetsi zuten eta beren mahatsa Sotora ekarri zuten haren sortzeaz geroz, 1952tik beretik. Orain, familiaren lekukoa ene suhiari pasatu nahi dakot, mahats beltzeko (bordelesa beltza, axeria, axeri haundia) ene mahasti kasik guziak hari utziz.

Gau egun, lur mailakatuetako mahastiak Irulegiko mahastietako paisaiaren ezaugarri dira. 1980an, gisa hortako mahastiak landatu zituzten lehenetarik izan nintzan.

Mahastizaina eta behi esnedun hazlea niz eta landetxeak ere kudeatzen ditut, Irulegiko mahastien bihotzean.

Badu 7 urte sotoko lehendakaria nizala. Kooperatibako aktibitateak eta geroko proiektuak hurbil-hurbiletik segitzen ditut. Laster, gure ekoizpen tresnak berrituko ditugu, azkarki inbestituz. Desafioa da proiektu horren kausitzea, gazteek tresnak ukan ditzaten sotoa beren gain hartzeko, beti hobetzea xerkatzen duen dinamika batean.

 

Beste potretak : Olivier Martin | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.