Peio Troundayren potreta

« Lurrak liburu guziak baino gehiago irakasten dauku gure buruari buruz. » Antoine de Saint-Exupéry; Terre des hommes (1939)

 

Ene aitarekin hasi zen dena. Mahatsa lantzen zuen bere arnoaren egiteko. Egun batez, deliberatu zuen bere mahastien parte baten kentzea. Ez baitzeen agintari eskuduner deklaraziorik egin, horiek behartu zuten edo isun haundi baten pagatzerat, edo mahasti batzuen berriz landatzerat, kalte-ordain gisa. 1970ean, Irulegiko Jatorri Deitura Kontrolatuaren hastapenean, deliberatu zuen errotik kendu mahastien berriz landatzea, Irulegiko Sotoaren sortzaileetarik zen Alexandre Bergouignanen laguntzarekin.

Badu orain kasik 30 urte familiaren etxaldearen segida hartu nuela, ene emaztearen eta ene burasoen laguntzarekin.

Ene auzoan, ene mahastia bizilekua da. Erregularki, udaberritik udazkenerat, auzoak, lagunak eta haurrideak jiten dira ene laguntzerat, egun guzietako lanetan. Besta eta lagun arteko memento batzuetan elkartzeko okasionea da!

Historia xumearendako, ene ingurukoek azkarki lagundurik, lana ontsa aitzinatua baitzen, aste bat baino gehiagoz ez nuen mahastirat joaiteko beharrik izan. Orduan, lehen aldikotz, hosto herdoilak (mildiu) jotzeko astia ukan zuen. Harrigarria!

Ene mahastiaz eta haren ingurumenaz axola badut eta kontsumitzailearen errespetua ere. Ondorioz, zentzuzko laborantzan lan egiterat bermatzen niz. Beraz, tratamendu dosiak mugatzen ditut.

Irulegiko Sotoko kide aktiboa izanki, deliberoetan parte hartzen dut, administrazio kontseiluan, mahats biltzearen batzordean eta arnogintza batzordean engaiatuz. Sotoko belaunaldi desberdinen arteko trukaketak biziki preziatzen ditut. Harreman zinez aberasgarri horiek kooperatibari balio gehiago ekartzen dakote.

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.