Pascal Bidarten potreta

«Herri baten aberastasuna ez datza nahi bezala ateratzen ahal duen garantiarik gabeko diruan, bere industrian eta laborantzan baizik.» Gustave Le Bon

 

Ene osaba, Jean-Michel Bidart, Sotoko lehen kideetarik izan da. Aldi berean, behiak ere hazten zituen. Gisa hortan, gazte-gazterik, mahastia eta behiak artatzen erakutsi dit.

2003an, 21 urteetan, haren segidaren hartzeko xantza ukan dut, 3,5 hektarea mahastirekin. Molde klasikoan landatuak ziren (ordokian). Geroztik, eremua zabaldu dut, 1,5 hektarea mahasti landatuz, terrazetan. Hola, orain 0,5 hektarea izkiriota (mahats zuria), 2,5 hektarea bordeles beltz (mahats beltza) eta 2,5 hektarea axeri (mahats beltza) lantzen ditut.

Aldi berean, ene emaztearekin, 45 haragitako behi ere hazten ditugu. Duela 4 urte, GAEC enpresa sortu ginuen.

Orain 35 urte ditut eta ene egoeraz zinez satisfos niz. Ene kontu plantatzeak ez nau interesatzen. Mahastiaz arduratzea eta arnoa egitea, bi lan arrunt desberdin dira!

Ene proiektuak? Ene mahastiak berriz antolatzea, ene 3 haurrei mahastizaintzaren gustua ematea eta, hain segur, ene mahasti eremuen emendatzea...

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.