Pascal Arangoitsen potreta

«Ez mia lurraren erraietan, aberastasunak atxemaiteko: naturak aberastasun gehiago ezarri du lur azalean.» Erran zaharra

 

Gure auzotegian, Baigorrin, beti izan dira mahastiak. Lehenago, aitatxik mahasti sail bat ustiatzen zuen, bere arnoa egiten zuen eta jendeari zuzenean saltzen zakon.

Gero, 1952an, euskal mahastizainen kooperatiba bat sortu zen: Irulegiko Sotoa. Paradaz baliatu zen eta lehen kideetarik izan zen.

Ene aldetik, behi esnedunen hazkuntzan lan egiten hasi niz. 90eko hamarkadan, esne kuotengatik, ene aktibitateen garatzerat behartua izan niz, behar bezalako lansari baten ateratzeko. Orduan, aitatxiren mahastien segida hartu dut, aitaren laguntzarekin. Hola, landu mahasti eremua hirukoiztu dugu, 2 hektareatik 6tarat iraganez.

Bainan, landatu eta, lanaren saria ez da berehala magiaz bezala biltzen. 5 edo 6 urtez beha egon behar izan dut ene mahastiaz bizi ahal izaiteko. Orduan, anartean, 7 urtez, tabako landareak landu ditugu.

Aldi berean, mahastien ustiatzeko behar diren gaitasunak eta jakitateak ikasi behar nituen! Irulegiko Sotoari esker, mahastizaintzari buruzko helduen formakuntza bat segitu ahal izan dut, gehiago ikasteko. Sotoko bertze mahastizainekin, Alsaziako eta Suitzako mahastien bisitatzerat ere joan gira. Horri esker, aitak eta biek mahastiak terrazetan lantzeko maneraz gehiago ikasi dugu.

Gaur egun, 48 urteetan, 6,9 hektarea mahasti lantzen ditut, horietarik hektarea bat mahats zurian, eta hogoi bat behi esnedun hazten ditut. Eta egoera hori biziki untsa heldu zaut!

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.