Pantxo Indarten potreta

«Neurritasuna zorioneko hautua da, bizi arindua, lasaia eta librea ekartzen duena. Zoriona ez da posesioa edo ukaitea, izaitea baizik.» Pierre Rabhi


Lantzen ditudan lurrak ene birraitatxirenganik heldu zauzkit. Artzaina zen. Gure familian, aitatxi hasi zen mahastien landatzen. Bere arnoa egiten zuen eta saltzen.

Gero, aitak segida hartu zuen. 1954an, deliberatu zuen arno egitetik gelditzea eta bere mahatsa Irulegiko Sotoaren esku uztea.

Ttipi-ttipitik, urte guzian, beti haren ondoan nintzen, mahastiko lanen egiteko. Mahastiaren zaletasun bizi hori eman zautan.

Erretreta hartu zuelarik, 1974an, lekukoa hartu nuen. Denbora hartan, 60 area mahasti baizik ez ziren gelditzen. Beraz, mahastiak abere hazkuntzarekin (behiak, oiloak...) uztartzea deliberatu nuen.

1988an, esne kuotengatik, ene behi hazkuntzak ez zuen gehiago segitzen ahal. Orduan, arrisku bat hartu nuen: abere hazkuntza utzi eta mahastieri alde bat lotu. 4 hektarea mahats beltz landatu nituen. 1995ean segitu nuen, 1,35 hektarea mahats zuri landatuz.

Denbora hartan, urtean hektarea bakar baten landatzeko eskubidea nuen. Ene mahastien parte batek mahatsa ekartzen zuelarik, berriz landatu behar zen. Bidea zinez trabaz betea zen!

2005az geroz, ontsa pentsatu ondotik, mahastiak laborantza biologikora iraganarazi ditut. Laborantza horrek aise lan gehiago galdegiten du. Errexago da aipatzea egitea baino! Geroztik, aroaren, landarearen eta ene arteko jokoa da, denbora guzian...

Eta orain, ene semeak, Bixentek, lekukoaren hartzea pentsatzen du!

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.