Olivier Martin-ren potreta

«Lurra ez da jendearena, jendea da lurrarena» Sitting Bull


2011z geroz plantaturik, 15 urtez jarduera tekniko eta komertzialetan ari izan ondoan, duela 4 belaunaldi hasi zen familiaren lanaren segida hartu nahi izan dut. Irulegiko mahastien kokapena aski usaiaz kanpokoa da. Priore-etxearen inguruan dira, han izanki deituraren gune garrantzitsu historikoa.

Ene lursail guziak Laborantza biologiko egiaztatuan landuak dira. Hurbilketa hori oso pertsonala da, eta ez merkatuaren araberakoa; hola, ni eta ene langilea ene printzipioen araberako baldintzetan lan egiten ahal dugu: jendea, natura, bioaniztasuna... begiratuz. Euskal Herriko klimatologia ikusiz, hertsadura handiak dira, baina badabila... eta ez dakit beste gisa batez egiten :)

 

Irulegiko Sotoak biltzen duen dinamismo kolektibo azkarrak motibaturik, orain haren lehendakaria izaiteko xantza badut.

Beraz, esperantza dut ene aitzinekoek hasi bidetik segitzen ahalko dudala, eta partikulazki gure kooperatibako kide mahastizainak jarraikiak izaiten lagunduko ditudala. Sotoko taldeak ez ditu SOTOKO arnoak prestatzen, ontzen eta saltzen, GURE arnoak baizik!

Inportantea da bakotxak bere burua ezagut dezan GURE produktuetan. Gure tresnaz eta gure produkzioaz fier izan behar dugu, eta desiratzen dut denek elkarrekin lan egin dezagun, Irulegiko Sotoak segi dezan Irulegi Sormarkako lokomotorra izaiten, 1952an sortu zenetik izan den bezala.

Sotoak trukatze, partekatze, erabakitze lekua izan behar du, gure etxaldeen iraunkortasunaren segurtatzeko eta, zergatik ez, kooperatibako kide mahastizain berriak erakartzeko, oraingo eta geroko xantierrak gurekin segi ditzaten...

Beste potretak : Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BISITA BIRTUALA

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.