Mikel San Miguel-en potreta

«Suntsitu gabe aritzen ez dakien laborantza batek bere buruaren suntsitzeko haziak bere baitan ditu» Pierre Rabhi


Txilen sortu nintzen, Traiguen hirian. Haurra nintzelarik, bakantzak eta asteburuak amaren familiaren etxean iragaten nituen, otto Michel ARREGUYren etxaldean, Baigorrin (64).

Gazte-gazterik, etxaldeko mahastiko lanek eta behien artatzeak interesatu naute.

Naturalki, «mahastizaintza enologia» formakuntza segitu nuen, lehenik «La Tour Blanche» lizeoan (BEP eta BAC Pro) eta gero «Lycée de Montagne St Emilion» lizeoan (BTS brebetako lehen urtea). Agro-ekologiak interesaturik, Bio hazkuntzari buruzko diploma bat ere erdietsi nuen (BPREA).

Ottok, erretreta hartzeko adinean, bere etxaldea transmititu nahi zuen; 2006az geroz, Laborantza Biologikoan ari zen.

2011n, 23 urteetan, erabaki nuen plantatzea, 1,8 hektareak mahasti eta haragitako hamabortz bat behirekin.

2011z geroz, 2,5 h hektareak bordelesa beltz eta axeri landatu ditut, beltzendako, eta 0,5 hektareak izkiriota, zuriendako.

Orain, ene etxaldeak 4,3 hektareak mahasti eta haragitako hogei bat behi baditu.Bietan Laborantza Biologikoan ari gira.

Urtean barna, bi langile aldizka ari dira ene laguntzeko, bat mahastien mozteko eta berdeko lanen egiteko, bertzea bakarrik mahastien artatzeko, udaberrian.

Plantatu baino lehen, ikastaldi bat eta sasoi andana bat egin nituen Irulegiko Sotoan, salmentan eta sotoko lanetan. Plantatuz geroztik, familiako tradizioa segitu dut, kooperatibako eta Administrazio kontseiluko kide izanez.

Segur eta fida naiz sanoago den laborantza biologikora buruz joateak kalitatezko janariaren ekoizteko eta biodibertsitatearen errespetatzeko ahala ematen duela. Beraz, izpiritu hortan segitu nahi dut.

Ene proiektuak? 2017an, pentsatzen dut 0,5 hektareak izkiriota landatzea eta gero mahasti zaharraren berriz antolatzea.

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.