Maite Lucuren potreta

«Edan eta gero egiak.» Erran zaharra

 

Gaztea nintzelarik, Euskal Herriko familia anitzetan bezala, ene burasoek mahasti ttipi bat lantzen zuten, etxeko arnoaren egiteko. Hala ere, beren lan nagusiak ardi hazkuntza eta turistendako aterpe baten kudeaketa ziren.

Heldutasun adinean sartu nintzelarik, ene gogo nagusia sorlekuan egoitea zen. Beraz, aitaren laguntzarekin, haren etxaldearen segida hartu nuen, naturalki, duela orain 25 urte! Orduan, paradaz baliatu nintzen jardueren anizteko, mahasti berriak landatuz.

Horiek hola, 200 ardi esnedun kudeatzen ditut, orotarat 46 pertsona errezibi ditzakeen jarduera turistiko bat eta 2,10 hektarea mahasti, erdia bordelesa beltzean eta erdia axerian (mahats motak). Hiru jarduera horiek ekartzen duten lan karga ikusirik, gaur egun ez zaut posible iduri arno egile gisa plantatzea eta ene arnoen egitea.

Badu kasik 20 urte Irulegiko Sotoan, mahatsa ekartzeaz gain, bertze zerbaiten ekartzerat entseatzen nizala eta, xede horrekin, mahasti batzordeko kide niz.

Ene haurrek 22 eta 25 urte dituzte. Hartuko duten lanbideari buruz gogoeta ari dira. Menturaz, egun batez, segida hartuko dute...

Anartean, mahats biltzea berantesten dugu! Familiarekin, adiskideekin eta batzuetan Bordeleko erosle erregular batzuekin ere partekatzen dugun mementoa da!

Hemen aurki nazazu: Facebook eta Instagram

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.