Joan Lapeyrade-ren potreta

 « Bertze bat ikusten duen mahats mulkoa ontzen da. » (Erran zahar bizantziarra)

 

Duela ez hain aspaldi, mahastizaintza ez nuen batere ezagutzen. 17 urteetan, ene lehen lan esperientziak Irulegiko Sotoan egin nituen, sasoilari gisa, saltegian eta arnogintzako xaian. Orduan, harriduraz ohartu nintzen arnoa eta arnogintza maite nituela.

Beraz deliberatu nuen Mahastizaintza-enologia BTSa egitea, Blanquefort-en (33).

Euskal Herrirat itzulirik, segitu nuen, mahastiko langile gisa, Etchegaraya etxaldeko mahastietan (Irulegi AOC sormarka), Mignaberry etxaldekoetan (Irulegiko Sotoko kidea), eta batez ere Arretxea etxaldean (Irulegi AOC biologiko sormarka), nun ene lan egiteko moldea zinez sakondu baitut, azken zortzi urteetan.

Aldi berean, badu 4 urte ene kondu plantatu nizala. 32 areako eremu ttipiarekin hasi niz.

Joan den abenduan, ene mahastizain historian bihurgune haundi bat izan da: Pierre Laxague ene aitaginarrebak bere lursailen % 80 baino gehiago ene gain utzi ditu, erran nahi baita 6 hektarea, hiru mahats mota beltzez landaturik (Bordelesa Beltza, Axeria eta Axeri Haundia).

Gainerat, aurten berean, laborantza biologikorat iragaten hasi niz -aldaketaren burutzeko hiru urte beharko dira-, baldintza sanoetan eta ingurumena errespetatuz lan egiteko gisan.

Irulegiko Sotoko kide aktiboa niz, mahasti batzordeko eta inbestizamendu batzordeko kide. Proiektu berri batek sustatzen gitu: arnogintzako xaiaren berriz antolatzea. Gure aitzinekoen esperientzian bermaturik, kide gazte ekipa bat gira, Irulegiko Sotoaren historiaren orrialde berri horren izkiriatzeko motibatuak...

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.