Jean-Paul Arrossaren potreta

«Lantzen ez den lur batek kardua eta arantzak baizik ez ditu ekartzen.» Danimarkako aipua

 

Badu kasik 20 urte Jean-Paul Arrossa laboraria dela. 300 ardi esnedun eta haragitako 25 behi hazten ditu, nonbait han. Aldi berean, bere aita laguntzen zuen, 30 area mahasti lantzen, egun guzietako arno baten ekoizteko.

Lanbide hortan hainbertze urte eman eta, jarduerak aniztu nahi zituen, aldatzeko gogoa bazuen. Parada onaren beha zen.

Dena 2004an hasi zen. Irulegiko Sotoak landatzeko on ziren 4 hektarea erosi zituen, Ortzaizeko herrian, kooperatibatik hurbil. Orduan, sotoko kide bat terrazak eraikitzen hasi zen, mahastia landatzeko xedez. Baina obra horiek ez ziren sekula bururaino joan. Lursaila bere gisa utzia izan zen.

2010ean, aukera sortu zitzakon Jean-Pauli. Sotoak lursaila haren esku utzi zuen. Eta nolako lursaila! Laparrak, akaziak, uren isuri txarra... Dena berriz egitekoa zen, dena berriz eraikitzekoa.

Beraz, lanari lotu zako: terrazak hautsi dituzte, maldaren norabidea berriz eraiki. Eta aski nekez, batzuetan! Obra guzi horiek lursaila ahuldu zuten eta lurra behin eta berriz litatu zen. Urte guziz, mahatsondo batzuk berriz landatu behar ziren, erortzen baitziren. Oraino ere, mahasti lerroen artean, leku batzuk hutsak dira. Eraiki zuen bastimendu bat ere 10 cm-z mugitu da!

Baina beti izan du bere hurbilekoen laguntza. Zeren haren mahastia, familia istorio bat ere baita. Haren osabak anitz lagundu izan du, beti, eta gaur egun oraino. Haren haurrak ere ari dira. Beti prest dira eskukaldi baten emateko. Preseski, haietarik batek laborantza ikasketak hautatu ditu. Agian, egun batez, aitaren segida hartuko du?

Orain mahastiak ontsa finkatuk direla eta mahats ona ekartzen dutela... Proiektuak ez dira eskas! Larrazken huntan, terrazak eginen ditu, 40 area mahasti gehiagoren landatzeko.

Mahastizaintza arrazoituan ari da. Mahastien parte batean belarrak mekanikoki kentzea hautatu du eta, etorkizun hurbilean, egiteko molde hori bere lursail osora zabaldu nahi du.

Baina haren mahatsak zein arnotan atxemanen ditugu? Axeria, bordeles beltza, izkiriota ttipia eta izkiriota lantzen ditu; 2017ko Mignaberry zurian, 2017ko Argin eta 2017ko Mignaberry gorrian atxemanen dituzu.

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy |

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.