Jean-Michel Iribarneren potreta

« Zure emaztea, mahasti emankorra zure etxearen bihotzean - Zure haurrak, olibondoak iduri, zure mahaiaren inguruan. » Biblia


Aitatxik, plazerarendako, hektarea erdi bat mahasti lantzen zuen, Irulegi sormarkan. Ttipitan, artetan, mahastiak artatzen laguntzen nuen. Mozkinak Irulegiko Sotoari saltzen zazkon.

Zendu zelarik, mahastia hiruzpalau urtez landu genuen, ene anaiarekin. Emaitzak ez ziren oso onak eta, ondorioz, errotik atera genituen, azkenean.

20 urtetan, ez nekien sobera zer lani lotu eta, bizkarreko zakua harturik, bakarrik joan nintzen, munduaren deskubritzerat. Kanadan, leku arras galdu batean nintzela, errebelazioa ukan nuen. Ohartu nintzen ene sorterriari, Euskal Herriari, azkarki lotua nintzakola. Orduan, etxerat itzuli nintzen eta deliberatu nuen laborari bilakatzea.

Orain, 3,5 hektarea mahasti kudeatzen ditut, mahats beltzak eta zuriak landuz: bordeles beltza, axeria, izkiriota eta izkiriota ttipia. Parte bat terrazetan da.

Aldi berean, haragitako 400 ardi hazten ditut, laborantza biologikoan. Udan, Iratiko mendietarat eramaten ditut (64560). Ekainetik buruilerat, jendeari proposatzen dakot talde ttipitan enekin jitea artaldeaz okupatzerat eta mendian ibiltzerat. Joan den udan hasi nintzen eta, arrakasta ikusirik, 2017an ere berriz eginen dut.

Ene abereen hazkuntza, mahasti hektareak eta familiako bizia atxikitzea zail bilakatzen da... Horrengatik, 2017an, langile bat denbora erdiz hartzea pentsatzen dut.

Eta gaineratekoa, geroak erranen du...

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.