Jean-Marie Crouspeyreren potreta

«Naturak ekiten du, gizonak egiten du. » Emmanuel Kant

 

Gure aitatxik hektarea bat mahasti lantzen zuen. Bere arnoa egiten zuen eta saltzen. Erran behar da Ezpeletaraino joaiten zela, bizikletaz (30 km, nunbait han) arno mustra batzuekin, jatetxeko nagusi batzueri dastarazteko. Zinez motibatua zen!

1952tik goiti, Irulegiko Sotoa sortu ondoan, mozkinaren parte bat atxikitzen zuen bere arnoaren egiteko, etxean edateko gisan. Mozkinaren bertze partea kooperatibaren esku uzten zuen.

Ttipi-ttipitik, mahastirat joaiten nintzen, harekin. Zaletasun bizi hori eman zautan. Oroitzen naiz, nola, harekin, mahatsa zumezko saskietan bildu eta, idi pare baten laguntzaz, Sotorat eramaiten ginuen. Ondotik, biziki laster, ene burua proposatzen hasi nintzen, Sotoan arno egiten laguntzeko.

17 urteetan, ene bidea atxemana nuen: arno egitea. Beraz, Mahastizaintza-Enologia BTSa ukan ondoan, Irulegiko Sotoan lanean hasi nintzen. 32 urtez, zaletasun eta motibazio haundiz lan egin dut, sotoko arduradun gisa.

1995ean, Irulegiko Sotoak mahastia landatu nahi zuen jendea xerkatu zuen. Haren laguntzarekin, 2 hektarea landatu ahal izan ditut.

Orduan, ene biziak bide berri bat hartu zuen: aldi berean Sotoko langile eta ene kondu mahastizain izaiteak sobera denbora hartzen zautan. Hautu bat egin behar nuen, eta mahastizaintza hautatu dut. Geroztik, ene mahastiak haunditu ditut, bertze lursail batean 3 hektarea landatuz.

Aitatxik lantzen zuen hektarea hiru sailetan banatua da. Horietarik bat maldan eta leku zailean da. Sotoko tratulariak, Sébastien Blastrek, berriz landatu du. Sotoa fier izaiten ahal da, mahastiko lanaren errealitatea ezagutzen duen tratulari bat baitu!

Mahastizaintzaren geroa? Segur niz hemendik 10 urte kasik lursail guziak laborantza biologikoan landuko direla. Nahiz eta ez naizen laborantza biologikoan ari, hortarat hurbiltzerat entseatzen niz ene mahastia hobeki errespetatzeko.

Orain, 57 urteetan, ene segida gogoetatzen hasia niz eta ene mahastietan zahartu nahi dut, lursail ttipi bat landuz, plazerarendako...

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.