Jean-Marc Irigarayren potreta

Lehenago, Euskal Herrian, familia gehienek mahastia lantzen zuten. Mahaiko arnoa egiten zuten, egun guziz edateko. Gure etxean, mahastia ohidura da. Denbora jin, denbora joan, belaunaldiz belaunaldi transmititzen da.

1975ean, deliberatu ginuen gure mozkina Irulegiko Sotoaren esku ematea, mahaiko arnoaren egiteko.

1985ean, deliberatu nuen ene mahatsondoen kentzea, 0,50 ha-ko terrazetan hiru mahasti mota (bordelesa beltza, axeria eta axeri haundia) berriz landatzeko, Irulegi beltzeko AOC sormarkan.

Hamar urte berantago, zuriaren aldi izan zen. Hektarea bat mahasti sortu zen, Irulegi zuriko AOC sormarkan, izkiriotarekin eta izkiriota ttipiarekin.

Aitak, orain 86 urte izanki, lurrari loturik segitzen du, eta mahastietan laguntzen ere bai.

Aldi berean, mahastizain anitzek bezala, behi esnedunak baditut, gasnaren, gurinaren, kremaren eta esnearen egiteko. Ene emazteak eta alabak, abentura hortan biziki engaiaturik, egun guzietakoan laguntzen naute. Lekuko merkatuetan ibiltzen gira eta Azkarateko gure etxaldeko bortak zabalik ditugu, gure etxaldeko mozkinen ezagutarazteko.

Badu orain 15 urte baino gehiago Irulegiko Sotoan inplikatua nizala, administrazio kontseiluan eta merkataritza batzordean. Alexandre Bergouignan jaunak, Sotoko kide sortzaileak, hain ontsa erran zuen bezala, « sotoaren etorkizuna liluragarria da ».

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.