Jean-François Gorostiague-ren potreta

«Laborantza, kulturaren oinarria da.» Maurice Béjart

 

Laborantza munduan sortua niz. Ene burasoak hazleak ziren eta mahastia lantzen zuten, etxean edaten zuten arnoaren egiteko. Denbora hartan, mahastizaintzak ez ninduen hainbertze interesatzen. Beraz, matematikako lizentzia erdietsi nuen.

Gero, ene emaztea ezagutu nuen. Bere burasoen mahastiak lantzen zituen. Aspaldiko mahastiak ziren, lehenak 1960koak izanki.

Soldadugoa egin ondoan, 24 urteetan, lana fite atzemateko gogo bizia nuen. Orduan, laster lan egiteko prest izateko ahala emanen zautan formakuntza bat hautatu behar nuen. Mahastien mundua jada ezagutzen bainuen, alde batetik, ene burasoeri esker eta, bertzalde, ene emaztearen etxaldearen bidez, deliberatu nuen mahastizaintza-enologia BTSa egitea. Eta ikaragarri gustatu zitzautan.

Ondorioz, 2000n deliberatu nuen ene emaztearekin plantatzea, bere burasoenganik errezibitu zituen 5 hektarea mahastietan.

Orain, 7,70 hektarea mahasti lantzen ditugu, Irulegiko AOC sormarkako hiru mahats mota beltzetan. Aldi berean, hogoi bat behi ere hazten ditugu, haragiarendako.

Proiektu berri batek animatzen gaitu. Mahats beltzeko mahasti batzuen ordez, mahats zurikoak ezarri nahi ditugu, landatuak diren dentsitateak bikoiztuz.

Denbora berean, Irulegiko mahastiak osoki berriz egituratzeko proiektu bat abian da. Landatu eremuen dentsitateak emendatu behar ditugu. Bertze desafio bat da!

Irulegiko Sotoan engaiatua niz. Badu 4 urte Administrazio Kontseiluko kide nizala eta 3 urte Mahasti Batzordeko kide nizala. Gaineratekoa, geroak erranen dauku!

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.