Daniel Ithurburuaren potreta

«Lanbiderik ederrena, nor bere zaletasunetik bizitzea. » François Salvat de Montfort

 

Ene aitak 0,70 area mahasti lantzen zuen. Bere arnoa egiten zuen eta hemengo ostalarier saltzen zeen, barriketan.

Gero, 1952an, Irulegiko Sotoa sortu orduko, aita kidetu zen. Bere ekoizpenaren parte bat arnotzen zuen, etxean edateko, eta gaineratekoa kooperatibarat eramaiten zuen.

Mahastizaintzaz inguraturik bizi izan naiz, beti. Ttipi-ttipia nintzelarik, aita lursailera segitzen nuen. Arnoa egiten ikusten nuen, usainak sentitzen nituen, mahatsa oinekin lehertzen... Mahastizaintza ene baitan dut.

1976-77 urteetan, Alexandre Bergouignan, sotoko kide sortzailea eta ene aitaren adiskidea, gure ikusterat jin zen. Haren ideia maldan ziren lurren lantzea zen, abereen hazteko nekeak baitziren, eta han mahastiak terrazetan landatzea, lan batzuk mekanikaz egiteko gisan. Denbora hartan, Euskal Herrian, laborantza eta abere hazkuntza sinonimo ziren. Jende guttik uste zuen Alexandrek arrazoin zuela. Doi bat bakarrik zen... Bainan ene aita konbentzitua zen.

Orduan, Alexandrek lurrak atxeman zauzkigun. Bertze bi laborarirekin, GAEC enpresa sortu ginuen eta 1978an, zortzi hektarea mahasti landatu genituen. Antolaketa eta praktikotasun arrazoin batzuengatik, azkenean, gure lursailak berexi genituen.

Orain, kasik 6 hektarea mahasti lantzen ditut, haragitako behiak hazten ditut eta aterpe bat kudeatzen dut. Eta geroarendako, ene semea segidaren hartzea gogoetatzen ari da...

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.