Daniel Dupuy-ren potreta

« Lurra sekulan hiltzen ez den ama da. » Erran zaharra

 

Mahastia eta ni? Historia 1995ean hasi da. Orduan, 28 urte nituen. Irulegiko Sotoan, Laborantza Lur Elkargo (GFA) baten proiektua sortu zen. Horri esker mahastizain kideak errexkiago eta merkeago instalatzea, hori zen ideia.

Oroitzen niz bilkura bat egin zela, orduan, eta han zen nahiant bakarra nintzela! Emeki-emeki, ideiak bere bidea egin zuen eta kide batzuk proiektuarekin bat egin zuten.

Elkargo horri esker, ene lehen mahatsondoak landatu ahal izan nituen, 3 hektarea, orotarat. Hortan hasiberria izanez, teknikak ene aitari eta auzokideeri esker ikasi nituen.

Hiru urte berantago, 1,70 hektarea mahasti gehiago landatu nituen, familiaren lurretan, eta Irulegiko Sotoko Administrazio kontseiluan sartu nintzen.

2004an, ene aktibitateak garatu nahiz, ahate hazkuntza baten kudeatzeko parada izan dut. Badu orain 10 urte baino gehiago Agerria etxaldea kudeatzen dudala, Irulegin (64-Euskal Herria).

Joan den urteaz geroz, ene mahastien bisitak proposatzen ditut. Maiatzetik urrirat taldeak errezibitzen ditut eta auto elektriko batean eramaiten, ene mahastien erakusteko. Ibilbidearen ondotik, Irulegiko arnoak eta ene etxaldeko ahatekiak dastatzen ahal dituzte. Aurten, aldaketa bat izanen da: Irulegiko prioretxearen inguruan egin bisitak proposatuko ditut, han izan baitzen deituraren sorlekua.

Bainan historia ez da hortan gelditzen. 2018an 2,30 hektarea mahasti gehiago landatzea pentsatzen dut, mahats zurikoak.

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.