Christine Iriarten potreta

«Deus ez da laborantza baino hoberik, ederragorik, deus ez Gizon libre bati hobeki dagokionik. Gure biziko beharrak aise asetzen ditu.» Damase Potvin

 

Ene familiako mahastizain hirugarren belaunaldikoa izanki, mahastiaren munduan sortu nintzen. Gazteagoa nintzelarik, aita mahastiko lanetan lagundu behar nuen, zonbait aldiz. Lan hori hastio nuen! Lan luzeak eta dorpeak ziren, interesik gabekoak… Hazkuntzan ari izan nahi nuen, abereekin lan egin.

Aitak mahatsondoak mozten irakatsi zautan arte. Mahats bildu ondoko lehen lana da. Sasoinak joan, sasoinak jin, mahastizaintzako urrats guziak erakutsi zauzkidan, bururaino: mahats biltzea! Landarearen bilakaeraz eta ene lanaren ondorioez ohartzearekin, mahastizaintzari gustu hartu nakon.

21 urteetan, aitak 2,33 hektarea mahastiren segida utzi zautan, mahats beltzetan landatuak (Bordelesa beltza, Axeria eta Axeri haundia).

Orain, arrunt gustatzen zaut, ardi hazkuntzarekin batera eramaten dudan zaletasun haundia da.

Ene familia beti izan da Irulegiko Sotoko kide. Badu orain 16 urte baino gehiago administrazio kontseiluko kide nizala, eta horri esker, kooperatibaren bizia zer den badakit eta sotoko kideekin solastatzeko parada badut. Denbora berean, mahasti batzordeko kide ere niz, nun mahastien eramateko moldeari buruzko hainbat erabaki hartzen baitugu.

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.