Beñat Eyherabide-ren potreta

«Arnoa edaten duzularik, lurra gogoan atxik.» Ekialdeko erran zaharra

 

Duela 30 urte baino gehiago, ene burasoek gaur egun kudeatzen ditudan mahasti gehienak landatu zituzten, erran nahi baita 8,5 hektarea bordelesa beltz, axeri, axeri haundi eta izkiriota. Gero, eremuak urraska haunditu zituzten, duela 8 urte lekukoa utzi zautaten arte.

Gazte-gazterik laborantza munduan bizi izanik, mahastietan ene burasoen segida hartzea begi bistakoa zen, enetako. Beraz, hazkuntza lanbide ikasketen brebeta (BEP) erdietsi ondoan, ikasketak Bordelen segitu nituen, Mahastigintza-Enologia baxoa iraganez.

2016ko martxoaren 1.az geroz, ene emaztearekin, gure 200 Manex Buru Beltzen esnearen transformatzeko eta gasnaren egiteko egitura bat sortu dugu.

Ez idurian, mahastien zaintzeak ardien artatzeak bezainbat denbora hartzen daut! Horrengatik, urte guzian, langile batek laguntzen nau.

Orain, mahasti guziak terrazetan dituen Irulegiko Sotoko kide bakarretarik naiz!

Ene proiektuak? Hasteko, akitzen hasiak diren axeri haundi mahasti batzuen berriz landatzea... Epe luzean, esperantza badut ene bi alabek, gaur egun 4 eta 5 urte baizik ez dituztenek, segida hartuko dutela eta, zergatik ez, egun batez beren arnoa eginen dutela!

Badu orain 7 urte Irulegiko Sotoko administrazio kontseiluan parte hartzen dudala.

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Arnaud Youakim | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.