Arnaud Youakim-en potreta

 «Lurra itzulika ari baldin bada, harekin itzulika ari zara». Kamerungo erran zaharra


Mahastizain gaztea niz eta familiaren «Domaine de Licerasse» SCEA enpresaren kudeatzaile. Enpresa hori Baigorrin dugu. Lursaila 3,8 hektarea zabal da, hola osaturik: 2,3 hektarea bordeles beltz, hektarea bat axeri eta hektarea erdi bat izkiriota.

Ene aita libanoar jatorrikoa da eta ene ama Euskal Herrikoa. Parisen zuten elkar ezagutu. Pariseko eskualdean haunditu niz bainan ene opor guziak Lizarazun pasatzen nituen, hori baitzen ene aitatxi-amatxien etxea.

Atzerriko hizkuntzetan diplomatua niz eta luzaz turismo alorrean lan egin dut, bai eta bertze alor anitzetan ere (baratzezaina, prentsako tokiko berriemailea, laborantzako sasoiko langile...) Frantzian eta atzerrian.

Euskal Herrian plantatua niz. Azken urte hauetan, gomit etxe ekologiko bat kudeatzen dut, Donibane Garazin. Lekuko bizian inplikatzen niz, Bizi! elkarte altermundialistako kide gisa eta lekuko monetaren (Eusko) sareko kide aktiboa ere niz.

2012an, amak familiaren mahastizaintza enpresaren kudeaketa eman zautan. Enpresa hori ene amatxi Odile Salak sortu zuen, 1993an. Amatxi, preseski, Irulegiko Sotoko sortzaileetarik zen Pierre Minjonnet-en iloba zen. Bertzalde, SCEA Mignaberry enpresako partaide bilakatu niz, Marie-Claude Ourthiague-rekin eta Ximun Bergouignan-ekin.

Berriki, artetan Ximunek, bere ekipak eta ene ingurukoek lagundurik, alde bat mahastia lantzen dut, tradizioaren eta ingurumenaren errespetuari garrantzia haundia emanez. Etxaldea laborantza biologikorat iragaiten ari da eta orga zaldi bat erosi berri dugu.

Ene proiektua? Bi ezaugarri berri hauek menderatu ondoan, mahastia molde biodinamikoan landu nahi dut. Bertze urrats bat funtsezkorat buruz: Lurrerat itzultzea.

 

Beste potretak : Olivier Martin | Pierre Laxague | Ximun Bergouignan | Peio Trounday | Xavier Martin | Jean-Marc Irigaray | Joan Lapeyrade | Jean-François Gorostiague | Christine Iriart | Beñat Eyherabide | Maite Lucu | Mikel San Miguel | Pascal Bidart | Pantxo Indart | Ramuntxo Cherbero | Jean-Michel Iribarne | Daniel Dupuy | Pascal Arangoïts | Jean-Marie Crouspeyre | Daniel Ithurburua | Txomin Arreguy | Jean-Paul Arrossa

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.