GURE ARNOEKIN JATEKO


Donapaleuko Trinketeko jatetxea. Usoa, familiako afera bat...

21/10/2015

Pertsona batendako
Prestatzeko eta erretzeko denbora: 10 eta 15 minuturen artean

Osagaiak:
Euskal Herrian ihiztatu uso bat
Idortu eta gazitu xingar gizenkizko kuboak
Ezpeletako biperra, gatza

Tresnak:
Kaputxinoa (burdina urtuzko onila)
Burdina urtuzko azpila

Kaputxinoa gorriarazi.
Labea aitzinetik berotu, tenperatura biziki beroan.
Usoari gatz-biperrak eman.
Labea behar den tenperaturan delarik, usoa bertan ezarri, zenbait minutuz, haren sesitzeko.
Gero, usoa burdina urtuzko azpilan ezarri. Xingar gizenkizko kuboak kaputxinoan ezarri eta usoa xirigarratu.
5 eta 10 minuturen artean pausatzen utzi, haragiaren guritzeko.
Bi partetan moztu eta labean ezarri, behar den denbora, nahi den erretzeko maneraren arabera (guti errea, odoletan, aski errea).
Etxean egin fritekin zerbitzatzekoa.

 

Hara, hitz gutitan, sukaldeburuaren ibilbidea:

Donibane Garaziko Les Pyrénées jatetxean (Michelin izar bat) aprendiz izan ondotik, Anjek ikasitakoak praktikatzeko aukera izan du, Euskal Herriko hainbat jatetxetan, hala nola Biarritzeko Miramar eta Regina, Baionako Moderne Trinketeko jatetxea… 1996an, bere aitarekin elkartu zen Trinketeko jatetxean eta 2004an, familiaren ostatua bere gain hartu zuen, Delphine bere emaztearekin.

Badu lau belaunaldi Donapaleuko Trinketeko jatetxea usoaren sukaldatzeko erreferentzia bat dela, berezitasun horretan aitzindari izanez. Familiendako otordu baten inguruan elkartzeko parada da. Aholkatua zauzu furtxeta bazter uztea zure erhien baliatzeko… Bezero anitz jiten da urte guziz sasoin huntan, batzuetan joan-jina urrundik eginez, jatetxe huntako usoen preziatzeko. Lekuko hainbat enpresarentzat ere, ohitura bilakatu da bezeroak mahai hortarat gomitatzea.

Historia xumearentzat: Parise ingurutik espresuki jin bezero batek, otordu denboran bi uso jan eta, hirugarren bat manatu omen zuen desertako!

 

Jaki eta arnoen arteko ezkontza:

Mignaberry beltza ezin hobeki ezkontzen da usoarekin, indarra eta fruitu gustua bateratzen baititu eta ontsa joanen baita gustu markatuko ihizi migratzaile horrekin.

Baina kasu, errezeta horren baliatzeko, bereziki inportanta da ihizin harrapatu usoak baliatzea. Uso hormatuak edo Ingalaterrako uso sedentarioak ez dauzu gustu hain goxoa emanen.

 

Argibide praktikoak:

Le Trinquet
31 rue du Jeu de Paume
Place du Foirail
64120 Donapaleu
Tel: 05 59 65 73 13
www.le-trinquet-saint-palais.com
www.facebook.com/hotelletrinquet


Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.