Sasoiak

NEGUA

Neguko lanetan, mahastiak artatzen dira, berriz landatzen, mozten... Azken lan horri esker, mahastia berriz ontsa abiatuko da, udaberrian. Lan horrek mahatsondoaren itxura moldatzen du, bai eta, batez ere, ondoko urteko arnoa baldintzatzen du. Negu luzearen ondotik, mahatsondoa iratzartzen da. Izerdi xorta batzuk aihen moztuen puntan agertzen dira.

 

UDABERRIA

Udaberriaren hastapenean berean, lehen lanak zoruaren artatzekoak izaten dira. Gero, lehen ninikak garatzen dira, zartatzen eta beren ilazkia botatzen dute, hosto ttipiak agerraraziz. Landareek hazkuntza haundia bizi dute eta mahats golkoak agertzen dira. Mahastizainak mahastien ongi atxikitzeko eta kalitate haundiko mahatsen emateko ezinbertzekoak diren lanak egiten ditu: landatzea, aihenak hesoletan lotzea,...

 

UDA

Ekainean, mahastia loratzen da. Loratze horrek du golkoetan zenbat pikor izanen den baldintzatzen. Gero, pikorrek loreen lekua hartzen dute. Mahastizainak golkoen inguruko hostoen kentzen hasten dira, eguzkia har dezaten.

Gero, uda hastapenean, mahats pikorrak garatzen dira eta haunditzen, berde egonez. Pikorrak kolorea hartzen eta loditzen hasten dira, loratu eta 7-9 asteren buruan. Hortik goiti, ontzeko prozesu luzea hasten da, mahats biltzea arte.

 

UDAZKENA

Urteko memento handiena da, mahats biltzea hasten baita. Hilabete batez luzatuko da. Irulegi sormarkan (jatorri deitura kontrolatua), gehienetan, buruil hondarraren eta urri hastapenaren artean hasten dira. Osoki eskuz egiten dira. Mahatsaren kalitatea zaindua da.

Gure lurraldeko berezitasunetarik den haize hegoak gure mahatsak ezin hobeki ontzera laguntzen ditu.

Zenbait egun mahatsa biltzen hasi aitzin, enologoaz eta sotoko kidez osatu talde ttipi batek mahats pikorren dastaketa itsua egiten du, mahastiz mahasti. Horrela, bakoitzaren kalitatea haztatzen dute eta deliberatzen dute zein mahats zein arnorentzat erabiliko diren.

Sotoan, kalitateari eta trazabilitateari molde berean kasu ematen diegu. Kalitate hoberena duten mahastiak kesetan bilduak dira, mahatsa hobeki errespetatzeko. Mahastizain bakoitzak ekartzen duena pisatzen da. Parte bat hartzen da, analisia egiteko. Bildu mahatsari txortena kentzen zaio eta mahatsa oinkatzen da, dupetara (beltzen kasuan) edo prentsetara (zurien eta gorrien kasuan) igorri aitzin. Premium dupategi batek kalitate hobereneko mahatsak errezibitzen ditu, goi mailako arno kantitate ttipien egiteko. Gero, arno egitearen eta ontzearen prozesu luzea heldu da.

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.