Mahats motak

Mahats mota beltzek Sotoko mahastizainek landu lursailen kasik % 90 hartzen dute.

 

Bordelesa Beltza edo « Tannat ». Bere jatorrizko lurraldea den Frantziako hego-mendebaldeko mahats moten deitura historikoa da. Irulegiko mahastietako mahats beltzen lursail gehienak hartzen ditu. Gure arnoei egitura taniko orekatua ematen dee, bai eta fruitu gorrien tipikotasuna (andere-mahatsa, marrubia).

Axeria edo « Cabernet Franc ». Etorkia Euskal Herrian duen mahats mota da. Arnoei fintasun aromatikoa eta dotorezia ematen dee. Haren ezaugarriak fruitu gorri, bioleta eta espezia perfumeak dira.

Axeri Handia edo « Cabernet Sauvignon ». Mahats mota hori berriki sartu da Irulegiko mahastietan eta, berant ontzen baita eta gutti ematen baitu, guti baliatua da deituran. Nortasuneko arnoak ematen ditu eta aldi berean egitura eta bolumena ekartzen du, andere-mahats, txokolate eta batzuetan biper aromekin.

 

Mahats mota xuriek Sotoko mahastizainek landu lursailen % 10 baino gehixeago hartzen dute. 

 

Izkiriota edo « Gros Manseng ». Frantziako hego-mendebaldeko xokoko mahats mota tipikoa da. Deiturako mahats xuriko lursail gehienak hartzen ditu. Haren ezaugarria freskotasun aromatiko ederra da. Irasagar eta abrikot aromak baditu, usu lore izpi bipertsu batekin.

Izkiriota Ttipia edo « Petit Manseng ». Mahats mota hori funtsezkoa da gure arnoendako. Irulegiko deiturako berantiarrena da. Arnoari indarra eta bolumena ematen dako, aromatiko gordina du, zitriko, fruitu exotiko eta boilur aireekin. Ahosabaian, arno horrek ustekabego freskotasuna, luzetasun aromatikoa eta konplexutasun handiko bukaera du.

Xuri Zerratua edo « Petit Courbu ». Deituran guti zabaldua den mahats mota, Frantzian kasik beste nehon ez da aurkitzen. Mahats mota horrek malgutasuna, biribiltasuna eta leuntasuna ekartzen du, aire aromatiko usu mineralekin.

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.