Mahastitik edalontzira

Mahastitik edalontzira doan bidea luzea da... moztetik mahats biltzeraino, hamar hilabetez mahastietan lanean ari izan ondotik, arnoaren sortzeko prozesua burutzen da. Horrek gutienez lau hilabete irauten du, arno gorriendako, eta hemezortzi hilabetetaraino luzatzen ahal da, arno beltzendako... Arnoa pazientzia lana da ! Gure lana deskubri ezazu...

Arnogintza

Mahatsa eskuz bildu ondoan, zurien eta gorrien kasuan, mahatsak eztiki tinkatuak dira, jus hoberenak emeki ateratzeko. Gustuan utziko dira upeletan, hartzidurek emeki lan egin dezaten azukre naturalak alkohol bilakatzeko, aromarik batere galdu gabe.

Beltzen kasuan, mahatsak upeletan hogei bat egunez mazeratzera uzten dira. Denbora hortan, berriz iganarazten da, mintzen, hazien eta zukuaren arteko trukatzearen laguntzeko. Orduan dute jusek kolore gorri pollit hori hartzen, eta orduan da hartzidura alkoholikoa gertatzen. Gero, jusak atzeratzen dira eta batzuk haritzezko upeletan ezartzen dira eta bertzeak upel herdoilgaitzetan. Hartzidura malolaktikoa hasten da eta arnoa bere estiloa eta izaera hartzen hasten da.

Nahasketak

Azaroan berean, nahasketako dastatzeak hasten dira. Lagin guziak dastatzen dira gure arnoen oinarriaren sotiltzeko, astez aste. Urte bakoitzean, taninoen sotiltasunaren, indarraren, eta fruituaren arteko oreka xerkatzen dugu. Gorrien kasuan, arnoak abenduan berean nahasiak dira eta zurien eta beltzen kasuan, urtarrilean.

Hazkuntza

Gero, hazkuntza heldu da. Arno beltz eta zuri batzuendako, barriketan eginen da eta bertze arnoendako, upel herdoilgaitzetan.

Botiletan ezartzea

Irulegiko Sotoko arno guziak kooperatiban berean ezartzen dira botiletan. Garrantzia berezia ematen diogu lan horri, munta handienekoa baita gure arnoak ontsa kontserba daitezen.

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.