Legezko abisuak

Alkoholaren edateko legezko adina:

Webgune honetara konektatu ahal izateko, zure herriko legeak alkoholaren edateko finkatu adina ukan behar duzu – ez baldin bada horrela, webgune honetatik atera zaitez. Behar den adina baldin baduzu, gure produktuak izarian edan itzazu.

 

Baldintza bat ezartzen duten herrialdeak:

Herrialde batzuetan, debekatua da gurea bezalako webguneetan sartzea, hango legeak mugatzen baitu edari alkoholdunen saltzea edo/eta publizitatea egitea. Webgune hau kontsultatzen baldin baduzu horrelako baldintzak jartzen dituen herrialde batetik, berehala deskonekta zaitez. Zure herrialdeko legeak gai horri buruz dioena ez baldin badakizu, gomendatzen dauzugu webgune honetatik ateratzea eta zure eskubideen berri hartzea, segitu baino lehen.

 

Edukiak :

Irulegiko Sotoa ahal bezain ontsa entseatzen da bere webgunean argibide zuzen eta zehatzen ematera.

Hala ere, webgune honetan zabaldu argibideak jakingarri gisa emanak dira eta ez dute batere kontratu izaerarik. Alabaina, Irulegiko Sotoak ez du osoki segurtatzen ahal webgune honetan zabaldu argibideak zuzenak, zehatzak eta osoak direnik. Beraz, Irulegiko Sotoak erantzukizun oro baztertzen du ondoko puntuei buruz:

- webgunean eman argibideak ez badira arras zehatzak, zuzenak edo zerbait eskas baldin badute;

- norbait webgunean sartzegatik edo sartzeko ezinarengatik, gertatu kalte zuzen edo zeharkako oro, bai eta webgunea baliatzegatik edo webgune honetatik zuzenki edo ez zuzenki heldu den argibide baten sinesteagatik gertatu kalteak.

Irulegiko Sotoak webguneko edukia noiznahi eta aitzinetik abisatu gabe aldatzeko edo zuzentzeko eskubidea atxikitzen du. Irulegiko Sotoak ez du erantzukizunik bere gain hartzen webgune honetan zabaldu argibideak erabiltzeagatik edo argibide horiek aipatzen duten produktu baten erabiltzeagatik gertatu kalteei buruz. Erabiltzailearen gain da eman argibideak zehatzak direla eta nola erabiltzen diren egiaztatzea.

 

Jabego intelektuala / egile eskubideen errespetatzea:

Webgune osoa frantses legearen eta nazioarteko legearen menekoa da, egile eskubideen errespetatzeari eta jabego intelektualari doakienez. Gure webgunean sartzeak webgunea molde pribatuan eta ez esklusiboan baliatzeko eskubidea ematen dauzu. Webgunean argitaratu osagai guziak, batez ere testuak, argazkiak, infografiak, logoak, markak, Jabego intelektualaren kodeari jarraikiz, obrak dira. Ondorioz, haien egileen edo eskubidedunen baimenik gabe egin daitekeen irudikapen edo kopia oro legez kontrakoa da.

 

Bertze webgunetara loturak:

Irulegiko Sotoaren webgunean proposatu bertze webguneetarako loturak bertze sozietate edo pertsona batzuek sortuak dira. Bertze sozietate edo pertsona horiek ez dira Irulegiko Sotoaren manupean. Irulegiko Sotoak ezin du webgune horien edukiari buruz eta erabiltzaileek hartaz egin dezaketen erabilerari buruz erantzukizunik bere gain hartu.

Irulegiko Sotoaren webgunera buruz doan edozein lotura sinple edo/eta sakon edo "framing" gisako lotura oro zorrozki debekatua da. Ondorioz, Irulegiko Sotoaren webgunean dagoen osagairik ez da, ez zatika, ez osoki, hedatzen ahal, transferitzen ahal edo bertze webgune batean sartzen ahal, ez eta produktu deribatuen sortzeko baliatzen ahal.

 

Bizi pribatuaren errespetua:

Irulegiko Sotoa bizi pribatuaren errespetuaz arranguratzen da eta zure datu pertsonalen gerizatzera engaiatzen da. 1978ko urtarrilaren 6ko "Informatika eta Askatasunak (Informatique et Libertés)" 78-17 legearen 40. artikuluari jarraikiz, zuri buruzko datu pertsonalen egiaztatzeko, zuzentzeko, eguneratzeko edo ezabatzea galdegiteko ahala baduzu, edozein mementotan, ondoko helbidera idatziz: Irulegiko Sotoa, Donibane Garaziko bidea, 64430 Baigorri.

Gure bisitariei buruzko bi argibide mota biltzen ditugu:

- Haien deitura-helbide pertsonalak, zerbait manatzen dutelarik. Datuak baliatuko dira bezeroari erosi duena behar den bezala eramateko. Datuak kontserbatzen diren epea alda daiteke, merkataritzako harremana kudeatzeko denboraren arabera. Merkataritzako harremanik ez baldin bada, datuak 3 urtez baizik ez dira atxikiko.

- Argibide estatistiko orokorrak, hala nola gure webgunean sartzen diren bisitarien kopurua, zein orrialdetara joaten diren, etab. Webgunean sartzean, bisitariari baimena eskatzen zaio. Datu horiek ezabatuak edo izengabetuak izanen dira, bildu diren egunetik hamahiru hilabeteren buruan.

"Cookie" fitxategiak webgune baten kudeatzaileak, kasu huntan Irulegiko Sotoak, internautaren disko gogorrera igortzen dituen fitxategiak dira.

Horri esker, jakinen dugu zein diren interesatzen zaituzten webguneko parteak. Orduan, Irulegiko Sotoak hobeki ezagutzen ahalko ditu zure interes zentroak eta zure beharrei egokitu argibideak helarazten ahalko dauzkizu. Gainera, "cookie" horiei esker, ez dituzu aldi oro argibide berak berriz helarazi beharko, oroituko baitira jada pasatua zirela gure webgunetik, berriz jinen zirelarik.

Nabigatzaile gehienek "cookie" fitxategiak automatikoki onartzen dituzte, baina ez onartzeko gisan konfiguratzen ahal dira, edo abisatzeko gisan, "cookie" fitxategi bat igorria delarik. "Cookie" fitxategien aktibatzeko edo desaktibatzeko, zure nabigatzailearen hobespenak ontsa zauzun bezala konfiguratu behar dituzu.

Abisu honen xedea zure bizi pribatua babestea da, beraz milesker zure gogoen edo oharren helarazteagatik, behar baldin bada. Bildu argibideak gure sozietatearen barneko erabilerarendako baizik ez dira erabiliko. Irulegiko sotoa engaiatzen da zuri buruzko datu pertsonalak bere taldekoak ez diren enpresa batzuei ez saltzera edo helaraztera, salbu legeak behartu kasuetan.

Datu pertsonalen erabilera informatikoaren arduraduna Nadine Gaztambide da, Irulegiko Sotoko zuzendaria eta argitalpen arduraduna baita.

CNIL deklarazioaren zenbakia: 2121019

La Cave d'Irouleguy, route de St-Jean-Pied-de-Port, 64430 St-Etienne-de-Baïgorry
contact@cave-irouleguy.com - Tél. 05 59 37 41 33
Société Coopérative Agricole à capital variable - SIREN 782 362 040 - RCS Bayonne
N° TVA FR 24 782 362 040

Ostatatzaile : Online SAS - BP 438 - 75366 Paris CEDEX 08 - RCS Paris B 433 115 904

 

Eguneratzeak: 2017ko azaroaren 16a.

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.