Nor garen ?

Alexandre Bergouignan eta Pierre Minjonnet jaunek 1952an sustaturik, 9 mahastizain sutsuk deliberatu zuten Kooperatiba batean elkartzea beren ekoizpenaren garapenaren laguntzeko. Gaur egungo egitura orduan sortu zen.

1970ean, bertze oldar bat eman zitzakon, Irulegiko arnoek jatorri deitura kontrolatua (AOC) eskuratu zutelarik.

Irulegiko Sotoak deituran landu lursailen % 60 biltzen ditu (150 hektarea gaur egun) eta urtean 650 000 botila saltzen ditu.

Kooperatibako mahastizainek beren ekoizpen osoa Irulegiko Sotoari ekartzen dakote, beren aldetik saltzeari uko eginez. Horrek kontsumitzaileari segurtatzen dazko Sotoko arnoen kalitate maila hoberena eta jarraikitasuna. Kooperatiban bildu 81 mahastizainek kalitatearen eta lan ongi eginaren etika hori badute.

Hamabost bat laguntzaileek duten etika bera da. Laguntzaile horien dinamismori eta enpresa izpirituari esker, Irulegiko Sotoko arnoek arrakasta beti eta handiagoa badute, bai Frantzian eta bai bertze herrietan.

 

Gure baloreak

KOOPERATIBAREN IZPIRITUA TRANSMITITU

 

Balioa sortuz, Irulegiko Sotoak Euskal Herri barnealdean etxalde ttipiak biziarazten ditu, kanpañako lanpostuak eta jarduera ekonomikoa begiratzen ditu, denbora berean lurraldea aitzinera emanez.

Irulegiko Sotoak kooperatiben gobernantza eredu klasikoa aberastu nahi izan du, demokrazia parte-hartzailearen bidez, zeinari esker mahastizainek eta langileek komisio batzuetan beren lanaz, beren lan egiteko maneren hobetzeaz, ikerketaz eta berrikuntzaz solastatzen diren eta eztabaidatzen duten, gure arnoen kalitatearen hobetzeko eta gure produktuen asurtimenduaren eta merkataritza zirkuituen garatzeko.

Izpiritu kooperatibo horri esker, kalitatezko arnoak egiten ditugu, lehenik mahastietan, gero sotoan, arnogintzaren eta hazkuntzaren denboran, eta azkenik artoski botilatuak eta bezeroak errespetatuz salduak.

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.