Gure lurrak

Zenbat mahastizain, hainbat lur...

Hau da Irulegiko mendiko mahastien berezitasuna. Lursail ttipi andana bat, lur biziki desberdinetan (Triasikoko hareharri gorrien gaineko lur arinak, Keuper aroko ofiten gaineko lur buztintsuak, gisu-lurrak, eskisto lurrak...).

Mahastiak mendebaldeko Pirinioetako hegoaldeko mazeletan daude, 200 m-ren eta 400 m-ren arteko goratasunean. Mahastien bi herenak terrazetan landuak dira, lehen bezala eskuz lan egitera behartuz.

Irulegiko mahastiek mikroklima baliatzen dute, udazken biziki ederrekin eta haize hegoaren eraginarekin, buruiletik urri hondarrera nagusi baita.

Mahats mota beltzak Bordelesa beltza, Axeri haundia eta Axeria dira. Arno oso usaintsuak ematen dituzte.

Mahats mota zuriak Izkiriota, Izkiriota ttipia eta Xuri zerratu ttipia dira. Arnoei adierazpen gordin eta freskoa ematen dee, lore zuri eta fruitu exotikoen aromekin.

Gure arnoak

MAHATS MOTA PAREGABEAK

Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.

Vins Irouleguy. Vin rouge.

BERRIAK

Nos vins d'irouleguy

GURE IRULEGIKO ARNOAK

Vins Irouleguy. Vin rouge.

GURE ARNOAK NUN AURKITU?

Vins Irouleguy. Vin rouge.

KONTAKTUA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.