Euskal Herriko lurraldearen bihotzean, Irulegiko Sotoa euskal kulturaren erakusleiho bat da, leku bat nun tradizioak eta baloreak biltzen baitira produktu enblematiko baten inguruan: Irulegiko arnoa.
Mahastien eta mendien artean, laneko gertakari bat gure sotoan burutzea mahatsaren munduan eta, are gehiago, bizitzeko antze paregabe batean murgiltzea da. Hemengo nortasunaren ezagutzaren bitartez, Gure Sotoak hitzordu zinez pribilegiatua proposatzen du.
Gure taldea zure entzuteko prest da, zure neurrira egin gertakari bat zurekin eraikitzeko. Gure sortzeko gaitasunak zure itxaropenen heineko egonaldi baten sortzea ahalbidetzen dauku, esperientzia arrakastatsua izan dezazun.
Zure gertakaria arrakasta kolektibo bilaka ezazu!
Irulegiko Sotoak zuen esku ematen ditu bi gela, high-tech tresnez hornituak, modernoak, behar den laneko erosotasun osoarekin eta harrera pertsonalizatuarekin.
Oilandoi gunea, 10 pertsonako gaitasuna duena.
Iparla gunea, 65 pertsonako gaitasuna duena.
Zuen gertakariak alegeratzen ahalko dituzu enologia-atelier eta arnoaren inguruko animazio batzuen bidez. Zuen taldeak mahastizain baten lekuan sartzerat gomitatzen ditugu, «Egun bateko mahastizaina» izeneko esperientzien bitartez.
Euskal Herriko lurraldearen ezagutza egiterat joaten ahalko zira, gure partaideek proposatzen dituzten aktibitate federatzaile batzuei esker (kirol arlokoak eta kultura arlokoak): Errobin raftingean ibiltzea, pilotan aritzen ikastea edo Kintoa xingar famatuaren dastatzea…
Gure taldeak zuretzat egiten ditu gosaria, harrerako kafea eta pausa azukratu gormanta. Bazkariarendako, hemengo janari prestatzaile hoberenekin ari gira; kalitatezko produktu hautu nasaia proposatzen dute.
Gure gastronomia preziatzen ahalko duzu, dituen alde desberdinetarik, jatetxe fin bateko mahaian, sukaldari famatu batek prestatu apairu-kutxa baten bidez, edo mendien oinetan egin piknika batean.
Lo egiteko, xarma duten hotel izardun batzuk edo ostatu tipiko batzuk gomendatzen ahal dauzkizugu, gure Sototik hurbil-hurbil.
Sotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.
Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.