Zatoz gure munduaren partekatzera!
Gure ezagutza espazio berria, gure sotoaren erdian sartua, zinezko esperientzia da. Sotoaren bihotzetik metro gutitan, Jean-Paul Haure-k eszenografiatu saltegi horrek mahatsaren bidaia erakusten dauzu, mahastitik botilaraino.
Murgiltze sentsorial horrek kooperatibaren eta arnoaren munduko bihotzeraino eramanen zaitu. Zure 5 zentzuak baliaraziko dauzkizun zirkuitu integratu batean, gure lursailen ezagutza egizu, gure mahatsen zaporeak senti itzazu, gure dupategia mirets ezazu... Gauza guzi horiei esker, Sotoko mahastizainek eta langileek egin lanaz ohartzen ahalko zira.
Haurrendako, marrazki xoko bat eta ibilbide bat badira, haien izarira egokituak.
Gure lanaren emaitzaren preziatzeko, gure arnoen dastaketa bat eskainia izanen zauzu, gure mahastien berezitasunen ezagutza egin dezazun. Irulegiko gure arnoak han atzemanen dituzu, bistan dena, bai eta hemengo produktu enblematikoak.
Taldeentzat (8 pertsona, gutienez), Sotoak bisita gidatuak ere proposatzen ditu. Oren bat eta erdiz, gure arnoen egiteko urrats estrategiko guziak xeheki ezagutzen ahalko dituzu. Bisita desberdinak antolatuak dira, gure Sotoa manera anitzetan ezagutzeko.
Bisita bakotxarekin, mahastietan ateraldia egitea proposatzen zauzu (5 euroko gehigarria pertsona bakotx; garraioa ez da barne).
Aste bat lehenago erreserbatu behar da.
Kontaktua: Martine Mainhaguiet, 05 59 37 41 33, martine.mainhaguiet@cave-irouleguy.com
Visite de la Cave, du Cuvier Premium et du Chai à barriques, suivie d’une dégustation privée de cinq vins.
15 euros, zergak barne, pertsonakaVisite de la Cave, du Cuvier Premium et du Chai à barriques, suivie d’une dégustation privée de cinq vins accompagnée d’un plateau de fromages d’Onetik (fromager local).
20 euros, zergak barne, pertsonaka ( 80 g-ko puska batendako) 24 euros, zergak barne, pertsonaka ( 140 g-ko puska batendako)Visite de la Cave, du Cuvier Premium et du Chai à barriques, suivie d’une dégustation privée de cinq vins, accompagnée d’un assortiment de chocolats Laia (chocolatier local).
25 euros, zergak barne, pertsonakaVisite de la Cave, du Cuvier Premium et du Chai à barriques, suivie d’une dégustation privée de cinq vins accompagnée d’un assortiment de 4 pintxos.
29 euros, zergak barne, pertsonakaSotoko arnoak kooperatiboko mahastizainek eta langileek sustatzen ditugun baloreen eta lanaren emaitzak dira.
Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.