SOTOKO BERRIAK


Lehia Irulegiko xuria

Uzta berriak

28/08/2015

2012ko Gorriak lekua utzi dako 2013koari! Usaian bezala, gormanta eta fruitutsua da. Arno hori hauta da haragi arinen laguntzeko, hala nola ahatekia, aratxekia edo bildoskia. Fitxa teknikora zuzenean joateko, klik egizu hemen

 

2013ko Lehiak bildu duen arrakasta ederraren ondotik, hara orain 2014koa. 3000 botila baizik ez ditugu egin. Konplexua, indartsua eta leuna izanki, saltsan prestatu arrainekin edo gibel gizenekin ontsa joanen da, adibidez. Fitxa teknikora zuzenean joateko, klik egizu hemen

 

Baigorriko gure saltegian, zure beha gira arno horien dastatzeko!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.