SOTOKO BERRIAK


Iratiko ibilaldi artzain-mahastizaina baten ezagutza egizu

Usaiaz kanpoko esperientzia bat bizi ezazu!

24/05/2016

Ekainaren 1.etik aitzina, Irulegiko Sotoko kide den Jean-Michel Iribarnek, artzaina ere izanik, bere artaldearekin ibilaldiak egitea proposatzen dauzu.

Iratiko mendietan ibiliko zira (64560) haren ardietaraino joateko, eta Burdinkurutxetako lepoaren peko aldean duen hespilerat berriz eramaterat lagunduko duzu.

Proposatuko zauzu ardien kontatzea eta artatzea.

Bukatzeko, lekuko ekoizpenekin prestatu piknika proposatua izanen zauzu: Mayté (Jean-Michelen arreba) etxeko zerrikiak, Jean-Michelek ekoizten duen arto irin biologikoarekin egin taloak, Ossau-Iraty AOC sormarkako ardi gasna (berak ekoitzia), eta kafe gormanta. Hori guzia, bistan dena, Irulegiko Sotoko AOC sormarkako arnoz lagundurik!

Argibide gehiagorentzat, begira ezazu helbide honetan: http://baladeiraty.wix.com/baladeiraty

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.