SOTOKO BERRIAK


Tolosa Okzitaniako Nazioarteko Ferian

Tolosa Okzitaniako 84. Nazioarteko Ferian, hitzordua dugu

05/04/2016

Tolosa Okzitaniako Nazioarteko Ferian, Parc des Expositions erakusketa gunean, 650 erakusketari eta 100 000 bisitari badira, urte oroz. Memento goxo baten pasatzeko parada, familian edo lagunen artean!

2016ko apirilaren 9tik, ebiakoitzarekin, 18rat, astelehenarekin, 8. gelan, B21 erakusmahaian, zure beha gira.

10:00etarik 19:00ak arte, zato Irulegiko gure arno hain berezien eta nortasun haundikoen dastatzerat: Euskal Herriaren arima agertzen duten 2015eko kolore biziko eta aroma sotileko gure gorriak eta gure beltz egituratuak...

Ahantzi gabe gaueko merkatuak, 12an, asteartearekin, eta 15ean, ortziralearekin, 22:00ak arte!

Usaian bezala, Agerria etxea, gure adiskidea eta ibarreko auzoa, lagun izanen dugu. Haren ahateki produktuak (berriz) deskubritzen ahalko dituzu.

Feriari buruzko argibide gehiago: http://www.foiredetoulouse.com/

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.