SOTOKO BERRIAK


2015eko Seclingo ferian

Frantziaren eta Belgikaren arteko mugako gure adiskideei: asteburu huntan, Seclingo ferian atzeman gaitzazue!

27/10/2015

2015eko urriaren 30etik azaroaren 2rat, eskualdeetako gasnen eta arnoen feria iraganen da, Seclinen, Rami parkean.

Preziatzen dituzun produktuen atzematerat eta ezagutzen ez dituzunen ezagutzerat gomitatzen zaitugu, gure erakusmahaian.

Han, Irulegiko gure arno joriak eta hain bereziak dastatuko dituzu: Euskal Herriaren arima agertzen duten gure gorri idor eta fruitutsua eta gure beltz egituratuak...

Gurekin, Euskal Herriko bertze ekoizle batzu ere han izanen dira: Ortzaizeko Arnabar etxea, bere gibel gizenekin eta ahate kontserbekin, eta Larresoroko Bipia, Ezpeletako bere biperrarekin eta gozagarriekin.

Beraz, ez duda gure ikusterat jiteko!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.