SOTOKO BERRIAK


Irulegiko Sotoko saltegia

Zatoz gure unibertso berriaren ikustera!

26/07/2018

Aipatu genizun: gure eremu eszenografiatu berria oraintxe ireki da!

Mahatsetik botilarainoko bidearen konprenitzeko, gure lanen ezagutzea proposatzen dizugu, gure saltegian integratua den ibilbide bati esker.

Murgiltzeko aukera ematen duten bideoak, kasko entzungailudunak, usainei buruzko joko bat, gure barriken soto baten ikuspegiak, dupategira buruz ematen duen balkoi bat... Horiei esker, Sotoko mahastizainek eta langileek egin lanaz ohartzen ahalko zira.

Haurrendako, marrazki xoko bat eta ibilbide bat badira, beren izarira egokituak.

Gelaren erdian, itxura berezia duen barra batean, gure arnoak dastatzen ahalko dituzu, gure taldeko kideen azalpenez lagundurik.

Zure beha gira, paregabeko momentu baten partekatzeko!

Irulegiko Sotoa, Donibane Garaziko Bidea, 64430 Baigorri.
Egun guziez irekia, besta egunak barne, 9:30etarik 18:30ak arte, 2018ko buruilaren hondarra arte.
Udako sasoiaz kanpo, astelehenetik ebiakoitzera, 9:00etarik 12:00ak arte eta 14:00etarik 18:00ak arte.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.