SOTOKO BERRIAK


Eskualdeen eta Arnoen Saloia, Tolosa Okzitania 2019

Goazen Tolosa Okzitaniarat, Eskualdeetako Arnoen Saloirat

12/03/2019

Tolosa Okzitaniako Eskualdeetako Arnoen Saloia berriz heldu da, 2019ko udaberrian, eta berriz ere han izanen gira! Zoazte Ekiren ikusterat, Tolosa Okzitaniako Erakusketa Gunerat:

  

B22 erakusmahaian
2019ko martxoaren 15etik, ortziralearekin, 17ra, igandearekin

 

Zure beha izanen dira, lagun artean memento baten iragaiteko eta Irulegiko gure azken arnoen dastatzeko.

Saloiaren karietarat, 17 botila erosten baldin badituzu, hemezortzigarrena eskainia izanen zauzu! (salbu postazko salmentaren kasuan)  

Huna zoin izanen diren tenoreak:
- Ortziralean: 11:00etarik 21:00ak arte,
- Ebiakoitzean eta igandean: 10:00etarik 19:00ak arte.

Sartzea 5,50 €-tan proposatua zauzu. 10 urte baino gutiagokoentzat kitorik da. Dastatzeko baso kontsignatua 1€-tan da: ateratzean, haren erosteko sosa itzultzen ahalko zauzu. Animaliak debekatuak dira.

 

Argibide gehiagorendako, ez duda, gurekin harremanetan sar zaitez,

 

Laster arte,

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.