SOTOKO BERRIAK


Eskualdeen eta Arnoen Saloia, Tolosa Okzitania 2018

Goazen Tolosa Okzitaniako Eskualdeen eta Arnoen Saloirat

06/03/2018

Tolosa Okzitaniako Eskualdeen eta Arnoen Saloiak joan den azaroan ukan duen arrakastaren ondotik, berriz heldu gira, 2018ko udaberriko saloiarendako!

Jean-Michel eta Mirentxu atzeman itzazu, Tolosa Okzitanian, Erakusketa Gunean,

A20 erakusmahaian, 6. gelan
2018ko martxoaren 16tik, ortziralearekin, 18rat, igandearekin

Zure beha izanen dira, lagun artean memento baten iragaiteko eta Irulegiko gure azken arnoen dastatzeko.

Huna zoin izanen diren tenoreak:
- Ortziralean: 11:00etarik 21:00ak arte,
- Ebiakoitzean eta igandean: 10:00etarik 19:00ak arte.

Sartzea 5,50 €-tan proposatua zauzu. 10 urte baino gutiagokoentzat kitorik da. Dastatzeko baso kontsignatua 1€-tan da: ateratzean, haren erosteko sosa itzultzen ahalko zauzu. Animaliak debekatuak dira.

Argibide gehiagorendako, ez duda, gurekin harremanetan sar zaitez,

Laster arte,

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.