SOTOKO BERRIAK


saloi-seclin-tolosa okzitania-2019

Seclin eta Tolosa Okzitania, azaroaren 1.eko asteburua ontsa betea izanen da!

03/10/2019

Bi urtez harat joan gabe egon eta, Seclin-erat berriz abian gira!

Peiok hitzordua ematen dauzu Seclingo Eskualdeetako Arnoen eta Ekoizpenen 46. saloian, 2019ko azaroaren 1.etik 4rat:

C20 erakusmahaian
Ramie parkean, Marx Dormoy karrika, 60
59113 Seclin

Gure zuri idor eta biziki fruitutsuak, gure gorri xarmagarriek eta gure beltz harmoniatsuak dastatzeko xantza ukanen duzu; Euskal Herriaren arima islatzen dute.

Tenoreak:
- Ortziraletik iganderat, 10:00etarik 20:00ak arte.
- Astelehenean, 10:00etarik 16:00ak arte.

Sartzea libre, aparkalekua kitorik. Han berean jaten ahal da

 

Asteburu berean, Eki Tolosa Okzitaniarat joanen da, Tolosa Okzitaniako Eskualdeen eta Arnoen Saloirat, 2019ko azaroaren 1.etik, ortziralearekin, 3rat, igandearekin:

6A21 erakusmahaian
Tolosa Okzitaniako Erakusketa Gunea, Michel Bénech biribilgunean
31030 Tolosa Okzitania

Tenoreak:
Ortziralean 11:00etarik 21:00ak arte
Ebiakoitzean eta igandean, 10:00etarik 19:00ak arte

 

Tarifak: 5.50 €, Kitorik 10 urte baino gutiagokoentzat.

Kontsigna (dastatzeko basoa): 1 €. Ateratzean, dirua itzuliko zaizu, basoaren truke

Argibide gehiago nahi baldin baduzu, ez duda eta gurekin harremanetan sar zaitez,

 

Laster arte,

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.