SOTOKO BERRIAK


Parise aldeko gure adiskideei: asteburu huntan, Antonyko ferian atzeman gaitzazue!

10/09/2015

2015eko buruilaren 11, 12 eta 13an, Antonyko St Saturnin auzoan, gasnen eta arnoen 29. feria iraganen da (sartzea kitorik).

Preziatzen dituzun produktuen atzematerat eta ezagutzen ez dituzunen ezagutzerat gomitatzen zaitugu, 41. erakusmahaian.

Han, Irulegi Deiturako gure arno hain jori eta bereziak dastatuko dituzu: Euskal Herriaren arima agertzen duten aroma sotileko gure gorriak eta gure beltz egituratuak.

Euskal Herriko bertze ekoizle batzuk ere han izanen dira, Ezpeletako biperrarekin, ardi gasnarekin, gibel gizenarekin eta ahate kontserbekin...

Beraz, ez duda gure ikusterat jiteko!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.