SOTOKO BERRIAK


Sotoko lanak - 2015 neguan

Neguan, gure sotoko ekipak lan anitz badu!

23/02/2016

Dakizuen bezala, 4 hilabetez ezin herdoilduzko upeletan egon ondoan, 2015eko gorriak (rosé) eskuragarri dira, orain.

2015eko zuriek barriketan hazten segitzen dute eta heldu den apiril/maiatzean prest izanen dira (arnoen arabera).

Beltzen kasuan, hazkuntza denboraldia hasi berri da... Nahasketak finitu berri ditugu eta gure lehen arnoak barriketan pausa denboraldi luzea hasten ari dira. Gorri izeneko gure arnoa (beltza) - fruitutsua eta tanino biziki finekoa - zenbait hilabetez upeletan egonen da, heldu den larrazkenean botiletan ezartzeko. Ondotik, 2017ko udaberrian, 2015eko Mignaberry eta Omenaldi arnoen aldia izanen da.

Orokorki, 2015eko arnoen ezaugarriak garbitasun haundiko fruitua, biribiltasun eder bat eta tanino leunak dira... Segur da ahotik ezin utziak izanen zauzkizuela!

Zuen beha gira, gaurdanik, Irulegiko AOC sormarkako 2015eko gure gorrien dastatzeko!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.