SOTOKO BERRIAK


Mahastizain gazteak soto kooperatiboan plantatzeko lehiaketa

Mahastizain gazteak soto kooperatiboan plantatzeko lehiaketa : Irulegiko Sotoak 2015eko "lurraldeari balioa ematea" saria irabazi du!

07/07/2015

Joan den ekainaren 25ean, Valencen (Drôme), Soto kooperatiboen 43. biltzarra iragan da, "Confédération des coopératives vinicoles de France" erakundeak antolaturik.

Olivier Martin, 2011z geroz sotoko kidea dena eta azken 5 belaunaldietan mahastizaintzan ari izan den familia batetik heldu dena, saritua izan da, bere proiektuarengatik: jatorri deitura kontrolatuko ("AOC") Irulegi zuri arno mota bere etorkizko lurrean berriz landatzea, erran nahi baita Irulegiko lurretan, eta hori, laborantza biologikoaren printzipioen arabera.

Irulegiko Sotoak, Biharko Lurraren Elkartearekin partaidetzan, jakin du proiektu hori teknikoki eta ekonomikoki laguntzen.

Sari ederra proiektu eder horrendako!

http://www.vignerons-cooperateurs.coop/concours-installation/?p=224

http://www.lavigne-mag.fr/actualites/ccvf-un-prix-pour-des-installations-en-coop-reussies-106069.html

http://www.vitisphere.com/breve-73258-Concours-de-linstallation-les-jeunes-mis-sous-les-projecteurs-de-la-cooperation.html

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.