SOTOKO BERRIAK


Cournon-d’Auvergne hirian 2016

Hitzordua egin dezagun, heldu den astean, Cournon-d’Auvergne hirian (63)!

26/01/2016

2016ko 5etik, ortziralearekin, 8ra, astelehenarekin, egun hauek barne, Vinidôme saloia izanen da, Grande Halle d’Auvergne merkatu estalian. Hitzordu hau Frantziako 5 saloi haundienetarik da eta arnoaren zinezko besta da.

Jean-Michel zure beha izanen da A17 erakusmahaian, gure Irulegiko arnoen dastatzeko: gure herriko arima erakusten duten gustu sotileko gure gorriak eta gure beltz sendoak…

Beti bezala, gurekin izanen dugu Larresoroko (64) Bipia etxea, Ezpeletako bere biper ezagunarekin eta gozagarriekin, zeinak ezin hobeki nahasten baitira gure arnoekin!

Hitzordu hau agendan idatz ezazu eta zato gure ikusterat, zure beha gira!

Saloi horri buruzko argibide gehiago hemen: http://www.vinidome.com/fr/accueil.php

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.