SOTOKO BERRIAK


Heldu diren mahats biltzeko lan eskaintzak

Heldu diren mahats biltzeko lan eskaintzak

22/03/2016

Mikel San Miguelek, 5 urte horietan sotoko kide denak, 4 hektarea mahasti kudeatzen ditu, laborantza biologikoan.

2 langile xerkatzen ditu, ekain hastapenetik uztail erdirat hostoen kentzeko eta mahatsondoen garbitzeko. Gaurdanik, harekin harremanetan sartzen ahal zira.

Heldu den 2016ko mahats biltzeko, Irulegiko Sotoak erabaki du mahatsa kesa ttipietan biltzea, laborantza biologikoan dituen mahasti guzietan. Ondorioz, Mikelek 6 sasoilari arte xerkatzen ditu mahats biltzeko. Mahats biltzea osoki eskuz egiten da, usaian buruil hondarretik urri erdirat. Kandidaturak uda huntatik goiti kontuan hartuko dira.

Bi kasuetan, postuek ez dute esperientzia haundirik eskatzen, bainan bai bipiltasuna. Denbora osokoak dira eta, aroaren arabera, lan tenoreak malguak dira. Mikelek hemengo kandidatueri lehentasuna emanen dee, euri egunetan ez dadin joan-jin luzerik izan.

Kandidatuak adinez helduak izan behar dira eta nehoren laguntzarik gabe jateko eta lo egiteko manera ukan behar dute. B permisa ukaitea hobe.

Kandidaturendako, SAN MIGUEL Mikel-Angel jaunari idatz, ondoko helbide elektronikorat: sanmiguel64@wanadoo.fr, edo paperez, ondoko helbiderat: SCEA ARREGUY-KARAKOTXEA, 64430 BAIGORRI.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.