SOTOKO BERRIAK


Marseillako SAVIM azoka eta Maisons-Laffitteko Mer & Vigne azoka 2015

Heldu den asteburuan, Marseilla edo Maisons-Laffitte (78) hirietan atzeman gaitzazue!

17/11/2015

2015eko azaroaren 20tik, ortziralearekin, 23ra, astelehenarekin, denbora berean gertatzen diren bi azoka desberdinetarat joanen gira: Marseillako mahastizainen eta gastronomiaren 21. azoka, Chanot parkean, T15 erakusmahaian eta Mer, Vigne et Gastronomie (Itsasoa, Mahastia eta Gastronomia) 15. azoka, Maisons-Laffitteko (78) hipodromoan, B15 erakusmahaian.

Zure beha gira, gure erakusmahaietan, preziatzen dituzun produktuen atzemateko eta ezagutzen ez dituzunen ezagutzeko. Irulegiko gure arno joriak eta hain bereziak dastatuko dituzu.

Euskal Herriko adiskide ekoizle batzu ere han izanen dira: Ortzaizeko Arnabar etxea, bere gibel gizenekin eta ahate kontserbekin, eta Larresoroko Bipia, Ezpeletako bere biperrarekin eta gozagarriekin.

Orduan, heldu den asteburu arte!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.