SOTOKO BERRIAK


Hachette 2016 gidaliburu

Hachette 2016 gidaliburuak "bihozkada" gisa hautatu bi uzta

15/10/2015

Hachette arnoen gidaliburua famatua da. Arno hoberenak hautatzen ditu, arloko profesionalen parte hartzearekin.

2013ko Lehiak "ohiz kanpoko" nota erdietsi du, 3 izarrekin, eta 2013ko Mignaberry beltzak "ohargarri" nota, 2 izarrekin.

Zorigaitzez, 2013ko Lehia ez dugu gehiago erreserbetan. 2014koari lekua utzi dako. 2013ko Mignaberry uzta, aldiz, laster eskuragarri izanen da. Zuen beha gira Baigorriko gure saltegian, haren dastatzeko!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.