SOTOKO BERRIAK


Gure mahastietako ezaugarrien zehazten

Gure arnoen kalitatearen hobetzeko, gure mahastietako ezaugarrien zehazten hasi gira!

19/04/2016

 

2007an, B.L.E. elkarteak eta Irulegi deituraren sindikatak, Laborantzako Ikerketa eta Garapen Bulegoarekin, deituraren eremuko lursailen mapa egin zuten.

Hala ere, ikerketa horrek ez dauku Sotoko ibilbide teknikoen eta lursailen balio enologikoaren optimizatzeko molderik eskaini. Horrengatik, bide hortan segitu nahi izan dugu, gutienez heldu diren hiru ureetan, Sotoko mahastietako mendi testuinguruko mikroklimaren ikerketa proiektu bati esker.

Proiektu hori desafio nagusia da guretzat, bereziki mahastizaintzak pairatzen duen oraingo klima aldaketaren testuinguruan.

 

Joan den otsailaz geroz, hiru estazio meteorologiko ezarri ditugu, nahitarat hautatu ditugun erreferentziazko lursail heterogeneotan, erran nahi baita terraza lursailetan eta lursail klasikoetan, Iparrerat edo Hegoalderat begira, eguzki baldintza desberdinetan eta malda baldintza desberdinetan daudenak.

Horri esker, haizearen indarra eta norabideak ikertzen ahalko ditugu, tenperatura desberdintasunak, plubiometria, argitasuna, hots mahatsaren eta beraz arnoaren kalitatean eragina duten hainbat parametro.

Aldi berean, 31 sentsore barreiatu ditugu eremu biziki desberdinetako lursailetan. Lau segundo guziz, informatikaren bidez, tenperatua datuak igortzen dituzte.

Enologo ikasle batekin eta Bordeaux Sciences Agro erakundeko ikerlariekin, datu guzi horiek ikertuko ditugu. Desafioa gure egin-moldeen hobetzea da, bai mahastietan eta bai sotoan, eskualdeko ezaugarri desberdinen eragina ulertuz, eta horri esker arno beti eta hobeak eskaintzea!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.