SOTOKO BERRIAK


Gabe, Irulegiko arno beltza, sulfitorik gehitu gabe

Gabe, Irulegiko arno berria, sulfitorik gehitu gabe egina

16/04/2018

«Gabe» deitu dugu, sulfitorik gehitu gabe egina baita. Irulegiko sotoko arno berria da.

2017ko arno hortan, lehen aldikotz, entseatu gira sulfitorik gehitu gabe egiterat eta 3 000 botila baino gutiago ekoitzi ditugu.

Baina, zer da sulfitoa?

Sulfitoa, zeinari sufre edo SO2 ere erraten baitzako, bereziki enologian erabilia den gehigarri bat da. Antiseptikoa eta antioxidatzailea da. Arnoan gara daitezkeen eta arnoa andea dezaketen mikroorganismoen kontra ari da. Arnoa denboran egonkor atxikitzeko ahala ematen du. Gehienetan, erabili sulfitoaren parte bat bertzelakotzen edo airatzen da, arno egiteko prozesuan zehar. Bistan dena, dosi batzuk errespetatu behar dira; eta ez dugu lotsatzerik, erabiltzen dugun kantitate ttipiarengatik!

Bazenekien? Arnoak sulfitoa ekoizten du, naturalki. Hara zergatik idazten dugun «sulfitorik GEHITU gabe».

Beraz, urraspide horrek, egia da, usaian baino lan eta arta gehiago eskatzen du.

Arno horrendako hautatu mahats guziak eskuz eta kesetan bilduak dira, fruitu kalitate paregabea ukaiteko eta lehengaia osoki errespetatzeko gisan.

Ahoan, lehen inpresio mamitsua ematen du, baina tanino dotoreak baditu. Arno orekatua da. Ohartuko zira luzetasun aromatiko ederra baduela.

Aperitifan irekitzen ahal duzu, euskal herriko zerrikiarekin. Segi ezazu haragi gorriarekin, hala nola idiki saiheskiarekin. Apairuaren bururatzeko, pasta tinkatua duen gasna bat ontsa jinen zauzu.

Abisa sistemaz lotu kapsula badu, aski fite ireki behar baita, hots, 2018ko urtearen hondarra aitzin, hobe.

Gure saltegian eskuragarri da. Zure beha gira, dasta dezazun!

Bertzalde, «Gure Irulegiko arnoak» «Beltza»sailean atzeman ezazu.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.