SOTOKO BERRIAK


Euskaldunak Bordelen 2018

Euskaldunak Bordelen 2018

20/04/2018

Eki eta Peiok hitzordua ematen dauzute heldu diren apirilaren 28an, ebiakoitzarekin, eta 29an, igandearekin, Bordelen, 173 Quai des Chartrons kaian, 14. hangarrean, 20. erakusmahaian, Euskal Herriaren airea ukanen duten bi egunendako!

Hego Euskal Herria eta Ipar Euskal Herria elkarrekin agerian ematen dituzten gertakari bakanetarik da: Ezpeletako biperra, gasna, likorea, hemengo eskulanak, txokolateak... eta Irulegiko arnoak aurkeztuak izanen dira!

Sartzea kitorik da.
Tenoreak: ibiakoitzean: 10:00 - 23:00; igandean: 10:00-19:00.

Sukaldaritza zeingehiagokak -Euskal Herriko sukaldeburu haundi batzuk animaturik-, hemengo musika eta hemengo kantuak, erakusketak... Libertitzeko doia ere izanen da!

Beraz, Bordeleko adiskide... laster arte!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.